|
|
 |
Argitalpenak
|
|
|
 |
arian |
|
| |
|
|
109 zbka.
| uztaila 2010 |
| E-29: Borrokari heldu |
| Greba arrakastatsua suertatu da. Mobilizazio handiko eguna izan zen, langileek garbi eta argi utzi zuten lan erreforma eta gizarte murrizketekiko errefusa. Bide horretatik jo behar dugu, borrokaren bidetik, hasi baino ez du egin. Borrokari heldu behar diogu, beste erasoei aurre egin beharko diegu. Eta egunen batean eraso egingo dugu, euren sistema krisian dagoelako eta beste era batera bizitzea proposatuko dugu.
|
766 k.
|
|
|
| |
|
|
108 zbka.
| ekaina 2010 |
| Krisia, gezurrak eta iruzurrak |
| Krisia ez da zerutik erori, ez da gauetik goizera sortu den gauza bat. jatorri hurbilena kapitalaren ase ezin nahaian datza, etekin azkar eta borobila ateratzeko. bere funts sistemaren logika da, krisitik duintasunaz ateratzeko mobilizatu behar gara, sistema bera hakaz gora bota behar dugu, hala nola sistema gezurrekin mantendu nahi dutenen kontra eta gizartearen sektore ahulenak krisia ordintzea nahi dutenen aurka. |
914 k.
|
|
|
| |
|
|
107 zbka.
| maiatza 2010 |
| maiatzak 1 |
| ESK-k, Maiatzak 1 honetan, langabeziaren aurka eta negoziatzen ari diren erreformaren aurka ahotsa altxatu nahi du. Langabeziak eta erreformak dakartzaten krisiaren kosteen ordantzeari uko eginaz, egoera hobeagoan izango gara eredu ekonomiko eta sozialaren eraldaketa erradikalerako, non gizakiok gune zentrala beteko dugun, bertatik etekin kapitalista kenduz. |
99 k.
|
|
|
| |
|
|
106 zbka.
| martxoa 2010 |
| martxoak 8: emakumeok eredu berri bat |
| Krisiak ez du era berean kolektibo guztiak eragiten, horregatik diogu krisiak “aurpegiak” dituela: erantzuleen aurpegiak eta pairatzen dutenen aurpegiak. Sektore hauek azalaraztea lehen urratsa da hauekiko elkartasuna suspertzeko. Zeintzuk dira gehien jasaten dutenak? Hona hemen bereziki eraginduen errealitatea, gaztedia eta immigranteen errealitatea hain zuzen ere. |
1075 k.
|
|
|
| |
|
|
105 zbka.
| urtarrilla 2010 |
| Gizarte laguntza eta zerbitzuen krisia? Eztabaida tranpa |
| Krisiaren aitzakiaz, azken hilabeteotan hainbat hedabide zehatzetatik, gizarte laguntzen aurkako eraso bizia jasaten ari gara; eraso hauek ez dute oraindik erantzun instituzionalik izan. Jarrera honek ez du bat egiten etekin pribatuak salbatzeko instituzioek eman duten diru-kopurutzarrarekin, dirutza honek gizarte murrizketak ekarriko ditu. |
888 k.
|
|
|
| |
|
|
104 zbka.
| abendua 2009 |
| Aurrekontuak 2010 |
| Aurrekontuen eztabaida garrantzitsuena omen da funtzionamendu demokratiko normalizatu batean, zeren eta, bertan, gauzatzen da partidu desberdinen taxua, diskurtso eta programen bidez baino hobeto. Beharbada topiko honek bere egiantza izan zezakeen beste garai batzuetan, baina egun gezur borobila da. Aurrekontu publikoak eta leian diren proposamen desberdinak ulertzeko zailtasunak oso handia dira.
|
924 k.
|
|
|
| |
|
|
103 zbka.
| azaroa 2009 |
| Krisiaren aurpegiak |
| Krisia pairatzen ari garenok aurpegiak, izen-abizenak ditugu. Egunez egun sistema kapitalistaren ondorioak jasaten ditugunok gara. Honetaz jabetu behar gara soluzio-bide faltsurik ez aurkitzeko, erantzule den sistema ez indartzeko ezta berau finka ez dadin. |
754 k.
|
|
|
| |
|
|
0 zbka.
| urria 2009 |
| Krisiaren aurrean: gizarte mobilizazioa |
| Madril, Iruña edo Gasteizko Gobernuek hartu dituzten neurriek krisiaz jipoituta diren sektorei (langabetuak, kontratu prekarioak dituztenak, baztertze sozialean direnak...) soluziobide on bat eman beharrean, kapital pribatu eta finantza sektorearen aldeko neurriak dira, "ekonomiak funtziona dezan" aitzakiaz. |
226 k.
|
|
|
| |
|
|
102 zbka.
| uztaila 2009 |
| Elkarrizketa soziala ala mobilizazioa? |
| Krisiaren datuek gorantz egiten duten bitartean, Gobernua, ugazaberia eta sindikatuak elkarrizketa sozialaz hitz egiten ari dira krisitik ateratzeko bide egokiena bezala. Ulergarria bada ugazaberia elkarrizketa sozialaz mintzo izatea bere proposamenak ezartzeko, CCOO eta UGTen egoskorkeria gaiarekiko, Gobernua ‘lan kontratu berri’ bateaz mintzo denean gordinkeria da.
|
914 k.
|
|
|
| |
|
|
101 zbka.
| ekaina 2009 |
| Mobilizazioaren indarra |
| Maiatzaren 21eko grebak bi elementu nabarmendu ditu. Alde batetik, badela mobilizazioarekin baldintzarik krisiari aurre egiteko; eta, bestaldetik, horretarako batasun sindikal minimo bat behar dela. Zer litzateke grebara deitu ez zuten sindikatuek deialdiarekin bat egin izan balute, hobeto leudeke aldarrikatzen duten gizarte elkarrizketarako. Orain ekindako bideari eutsi behar diogu.
|
1001 k.
|
|
|
| |
|
|
100 zbka.
| maiatza 2009 |
| Maiatzak 21: GREBA OROKORRA |
| Maiatzaren 21eko greba orokorraren prestakuntzetan buru belarri gabiltza. Ekimen honek boterearen errefusa jaso du baita ere CCOO eta UGTen urruntzea grebaren beharra auzitan jarriz zein bere egokitasuna. Honek, ahalegin handiago eskatuko digu greba justifikatzeko eta berau urrera eramateko arrazoiak ematerakoan, |
795 k.
|
|
|
| |
|
|
99 zbka.
| apirila 2009 |
| Maiatzak 14: greba orokorra |
| Enpleguaren etengabeko suntsiketa eta amaigabeko EEEk, baina batez ere ugazaberiaren eta gobernuen zigorgabetasunak ezinbesteko egiten zuen greba orokorrerako deialdia. Badugu sei sindikatuen arteko akordio bat maiatzaren 21erako. Orain, gainontzeko mugimendu sindikala eta gizarte mugimenduak erakarri behar dira grebarako eta ahalegin guztiak egin greba arrakastatsua izan dadin. |
987 k.
|
|
|
| |
|
|
98 zbka.
| otsaila 2009 |
| 2009ko martxoak 9 |
| Bizi dugun krisia dela-eta, bada ahaztu ezin dugun elementurik: gizon eta emakumeen abiapuntua oso desberdina dela. Emakumeok soldata txikiagoak ditugu, sektore prekarizatuetan aritzen gara, azpi-ekonomian, lanaldi bikoitza eta hirukoitzarekin. Krisi honetaz egiten diren azalpenetan emakumeok ez gara agertzen eta badirudi ez gaituela eragiten edo gutxi afektatzen gaituela. |
933 k.
|
|
|
| |
|
|
97 zbka.
| urtarrilla 2009 |
| Protestaldiak antolatu |
| Egungo krisiak gizarte ezinegona sortu du; hala ere, oraindik ez du adierazte publiko nahikorik eta sindikatuok funtsezko erantzukizuna dugu horretan. Bistan da bizi dugun krisi egoera honetan sindikatuon indar eratzaileak, ordezkaritza sozialak eta deialdirako gaitasunak mobilizazio publiko arrakastatsuak antolatzea posible egingo luketela. Eta erronka horri eutsi behar diogu. |
1701 k.
|
|
|
| |
|
|
96 zbka.
| abendua 2008 |
| ERE? Ez eskerrik asko |
| Enpresek, txikiek zein handiek, Enplegua Erregulatzeko Espedienteak sartzeko lasterketa biziari ekin diote, edo beste mugarik gabeko neurriei; honek erantzun garbiak eta tinkoak ematera behartzen gaitu, enpresa-politika horri aurre egin behar diogu gure bizkar gainera bota bait nahi digute kapitala eta finantzen erantzukizuna krisi honetan. |
721 k.
|
|
|
| |
|
|
95 zbka.
| azaroa 2008 |
| ESKren III. Biltzar Nagusia |
| ESKren III. Biltzar Nagusia azken garaietako krisi larrienaren erdi-erdian egingo da; finantza, ekonomikoa, energetikoa, jaki eta ingurumen krisiaren erdi-erdian hain zuzen. Krisiak sistemaren miseriak agerian uzten ditu, etekinak eskubideen gainetik jartzearen arrazoigabekeria, eta batez ere, aktibo eta borrokarako prest den sindikalismoaren beharra azalarazten du krisiak. Sindikatuaren berrikuntza indartzen duen krisia zein borrokarekin dugun konpromisoa.
|
775 k.
|
|
|
| |
|
|
94 zbka.
| urria 2008 |
| Postalgoa: Lehendabiziko txandako esleiapen zerrenda |
| Irailaren 15ean, egun arte ezagutzen den enpresa-porrotik handiena munduko burtsa guztiak astindu zituen, garbi eta argi utziz duela urte bat susperturiko finantza frontea ez dagoela indargabetuta. Aste bat geroago, AEBetako Gobernuaren esku hartzearen iragartzeak burtsak aparra balira igoarazi zituen. |
796 k.
|
|
|
| |
|
|
93 zbka.
| uztaila 2008 |
| Krisia: kapitalaren injustizia |
| Krisis honetan gauza bitxi bat gertatzen ari da: krisis psikosia hedabideetan txertatuta dago, agintaritza ekonomikoan, ugazaba batzuen artean eta orohar, kalean, biztanleriaren gehiengoaren iritzian. Hala ere, langileengan euren enpresetan krisia bizi ez dutenez azken denboraldiko egitate sindikalaren ohiko monotonian bizi dira. |
887 k.
|
|
|
| |
|
|
92 zbka.
| ekaina 2008 |
| Elikagaien krisia |
| Duela gutxi Mundu bankuak zioen elikagaien krisia dela bide, planetak “gose matxinadak” ezagutu ditzazkeela. Krisia, finantza espekulazioaren ondorio da, hala nola neurririk gabeko prezioen igoera eragin duten multinazional batzuen jakien kontrolaren ondorioa. Planetako herrialde osoak gosea pairatzera zigortzen duen sistema baten irrazionaltasun asaldagarriaren adierazgarria. |
814 k.
|
|
|
| |
|
|
91 zbka.
| maiatza 2008 |
| Gobernu berria. Politika berriak? |
| PSOEk aurkezturiko programak ez du inolako itxaropenaren izpirik ematen, aurreko legealdian egindako politikaren jarraipena delako eta Gobernuak soluziobide kapitalista bat aurrera ateratzen saiatuko baita; soluziobide hau sindikatuen oniritzia dauka, eskuin ekonomikoaren presioa ere izan du eta guzti honi EBko presidentziarena ere gehitu behar zaio. |
874 k.
|
|
|
| |
|
|
90 zbka.
| apirila 2008 |
| Prekarietatea eta gaztedia |
| Prekarietatea eta gaztedia eskuz esku doaz. Gaztedia (emakumeak barne) da gehien jasaten duen prekarietatea. Prekarietateari aurre egiteko, honek sortzen dituen elementu desarautzaileekin topo egin ez ezik, sindikatu batzuen (CCOO eta UGT) onarpen eta prekarietateari aurre egiteko gizarte dinamika suspertzeko zailtasunekin ere aurkitzen da. Aurre egin beharrekoi erronka. |
669 k.
|
|
|
| |
|
|
89 zbka.
| martxoa 2008 |
| 2006ko martxoak 8 gehigarria |
| 2004an, PSOEk hauteskundeak irabazi zituenean, legea zabaltzearen promesa egin zuen laugarren ustezko bat ezarriz eta gaia kode penaletik ateraz, eta honela beteko zuen mugimendu feministaren aldarrikapen batekin. Guzti hau ezerezean geratu zen. |
137 k.
|
|
|
| |
|
|
89 zbka.
| martxoa 2008 |
| 2006ko martxoak 8 |
| 2004an, PSOEk hauteskundeak irabazi zituenean, legea zabaltzearen promesa egin zuen laugarren ustezko bat ezarriz eta gaia kode penaletik ateraz, eta honela beteko zuen mugimendu feministaren aldarrikapen batekin. Guzti hau ezerezean geratu zen. |
726 k.
|
|
|
| |
|
|
88 zbka.
| urtarrilla 2008 |
| Prezioek gorantz, etekinak ere |
| Lau pertsonez osaturiko familia batentzako erosketa-karroaren kostea 2001eko abenduan 170 eurkoa izan zen, 2007ko abenduan, aldiz, 242 eurokoa izan da. %42,8ko igoera honek soberan gainditzen du KPIa (%21,8koa), are gehiago bataz besteko soldata, zeina INEren datuen arabera %7,95ean igo egin den, 1.608,06 eurotan jarri delarik. |
797 k.
|
|
|
| |
|
|
87 zbka.
| abendua 2007 |
| Lan ezbeharra: kanpainaren haustura |
| Urriaren 30an, ELAk aditzera eman zigun LAB, STEE-EILAS eta ESKrekin zuen lan ezbeharren aurkako kanpaina bere horretan uzten zuela. ESK-k ahaleginak egingo ditu erantzun unitarioa berreskuratzeko, egitate batasun hori nola burutu den balorazio autokritikoa eginaz. |
585 k.
|
|
|
| |
|
|
86 zbka.
| azaroa 2007 |
| Berdintasunerako garaia heldu da |
| Gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunerako legeak hamaika aukera legal ditu mugimendu sindikalak ondo erabili ditzan. Legeak dituen gabeziei kritikez haraindi, legeak eszenategi berri bat ireki digu gure egitate sindikalean eta honela gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunerako bidean urratsak eman. |
656 k.
|
|
|
| |
|
|
85 zbka.
| urria 2007 |
| Osakidetza, mobilizazioari ekin |
| Joan den urriaren 10ean, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta SATSE sindikatuek Osakidetzaren mahai sektorialera ez joatea erabaki zuten eta Administrazioaren larderiatzaileari mobilizazioekin erantzutea; Administrazioak mahai sektorialarekin ezerterako kontutan hartu gabe medikuen sindikatuarekin (SME) akordio bat sinatu zuen, eta dekretuz indarrean jarriko zuela mehatxatu zuen sindikatuek ez bazuten onartzen. |
374 k.
|
|
|
| |
|
|
84 zbka.
| iraila 2007 |
| Protestak suspertu |
| Ez da nahikoa politika antisozialak eta enpresa-etekinen gehitzea salatzea, ezta plazaratzea gizarte itunaren politiken ondorio larriak, mobilizazioari berrekiteko neurriekin batera ez badira ematen bederen, asanbladetako esparru unitarioan oinarriturik eta protestaldiak kalera eramanaz. |
257 k.
|
|
|
| |
|
|
83 zbka.
| ekaina 2007 |
| Egungo egoerari buruzko gogoeta |
| ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuen arteko desberdintasunak handiak badira ere, hainbat enpresetan eman duenak frogatzen du desberdintasun horiek ez direla gaindiezinak eta ezin direla aitzakiatzat egun mugimenduak jasaten duen geldiunetik ateratzeko, ez baitu inongo etekinik ematen. |
435 k.
|
|
|
| |
|
|
82 zbka.
| maiatza 2007 |
| Zerbait egin al daiteke hitzarmen kolektiboaren blokeoaren aurka? |
| Hitzarmen kolektiboak EHAEn pairatzen duen blokeo egoerak eta egoera honek kezkarik ez eragiteak mugimendu sindikalean edo Maiatzak 1ean agerian ez izateak hausnarketa kritiko bat ekitera bultzatzen gaitu, gertatzen ari denaren inguruko hausnarketa, zeren eta honela jarraituz gero egoera txarragora egingo du. |
333 k.
|
|
|
| |
|
|
81 zbka.
| apirila 2007 |
| Lan prekaritatea jo mugan |
| Lan prekarietatea, gizarte orbana izateaz gain, politika neoliberalen funtsezko euskarri da. Honek mugimendu sindikala behartzen du prekarietatearen aurkako borroka bere egitatearen ardatz nagusi bihur dezan. zeregin latza baina ezinbestekoa. Borroka honek dagoeneko bere emaitza positiboak eman ditu. |
406 k.
|
|
|
| |
|
|
79 zbka.
| urtarrilla 2007 |
| NUIZen erreforma EHAEan |
| Abenduaren 29an Bizkaia eta Gipuzkoak NUIZ erreformatu egin zuten, Arabak, aldiz, urtarrilaren azken egunetan onartuko du. erreforma honek hiru elementu atzeragarri ditu: lehenik eta behin, errenta altuentzat onuragarri den murrizketa bat; bigarrenik, lan errentek presio handiago jasan beharko dute kapitalaren onuran eta, azkenik, etxebizitzarekiko onartezinak diren neurriak. |
331 k.
|
|
|
| |
|
|
78 zbka.
| abendua 2006 |
| Hitzarmen kolektiboari buruzko gogoetak |
| Hitzarmen kolektibori buruzko hausnarketa zaila da, elementu negatiboez josita baitago: zatiketa eta enfrentamendua sindikatuen artean, ugazaberiaren zorrozkeria, borrokarako grina eskasa... guzti honek emaitza urriko koadroa ematen digu; berrikuntza aldarrikatzaile gutxi eta negoziazio dinamika eta presio sindikal eskasa ere. |
353 k.
|
|
|
| |
|
|
77 zbka.
| urria 2006 |
| Deslokalizazio |
| Multinalionalek duten zigorgabetasunari erantzuteko erabakiak hartzearen beharra mahai gainean jartzeaz gain, Reckitt Benckiser enpresaren desartikulatzeak aditzera eman digu hemengo instituzioak ugazaberiaren interesen alde egiten dutela, ohi bezala. |
423 k.
|
|
|
| |
|
|
76 zbka.
| iraila 2006 |
| Hauteskunde sindikalak | ARRAZOI PERTSONALAK |
| Datozen hilabeteotan, enpresetan, leia bizia emango da ordezkaritza sindikala berritzeko. Hauteskundeetan emango den emaitza garrantzitsua izango da. Borroka sindikalaren eraginkortasun eta borrokarako grina emaitzen baitan izango dira Neurri batean bada ere; emaitza horiek egindakoaren aitortza ala errefusaren froga dira. |
371 k.
|
|
|
| |
|
|
75 zbka.
| uztaila 2006 |
| Pentsioen erreforma |
| Lan erreformak bere elementu positibo zein geroaren inguruko eztabaidak eragin badizkigu, pentsioen erreforma honek ez du honelakorik eragingo. Pentsio erreforma honek murrizketa berriak dakarzkigu eta epe laburrean ere beste murrizketa batzuk ekarriko ditu. |
384 k.
|
|
|
| |
|
|
74 zbka.
| ekaina 2006 |
| Lan erreforma enplegu finkoaren aurka |
| Maiatzaren 9an, ugazaberia, gobernua, CCOO eta UGTk enpleguaren hazkunderako akordioa sinatu zuten. Enplegu finkoaren suntsiketa helburutzat duen akordio honek ez du enpresa-iruzurraren aurkako neurri berririk eskaintzen eta, esparru ekonomikoari dagokionean, kuoten murrizketen bidez eta diru-laguntza zuzenen bidez ugazabentzat onuragarri izango da. |
332 k.
|
|
|
| |
|
|
73 zbka.
| maiatza 2006 |
| Prekarietateari aurre egingo ez dion beste lan erreforma |
| Lan prekarietatearen hedatzearen aldeko proposamenak egiten direnean, sindikatuak izan ezik, Europan biziki jotzen duen eredu neoliberalaren flexisegurtasunarekin CCOO eta UGT sindikatuen bat egitea kezkagarri suertatzen da. Eufemismo txepela lan harremanen prekarizazioa areagotzeko iraizte merkerako; urrats berria. |
404 k.
|
|
|
| |
|
|
72 zbka.
| apirila 2006 |
| Legebiltzarreko mahaiak L.H.E.ren izapidea galerazi du |
| Eusko Legebiltzarrak beto jarri dio ELA, STEE-EILAS eta ESK-k susperturiko Lege Herri Ekimenari, eta honetarako banana-errepublikaren arrazoiak eman ditu. Honetan bat egin dute EBk eta PPk, nahiz eta legeak markatzen dituen 30.000 sinadura jaso Legebiltzarrak gizarte agenda eztabaida zezan. |
426 k.
|
|
|
| |
|
|
80 zbka.
| martxoa 2006 |
| Legea nire alde, zu, aldiz, ez |
| Seihilekoa denbora laburra da iazko uztailaren 1etik indarrean den lan erreformaren eragina aztertzeko. Baina bai egin dezakegula erreforma horren alderdi baten balantzea, behin-behinekotasunaren aurkako alderdiarena hain zuzen ere; behin-behinekotasun hori arinduko da bere muturreko adierazpenetan, baina enplegu finkoaren indarraren bizkarretik, eta ondorioz, eskubide galera ematen delarik. |
560 k.
|
|
|
| |
|
|
71 zbka.
| martxoa 2006 |
| Legeak parekatzen gaitu, baina... |
| Martxoaren 8 honetan lanean emakumeenganako diskriminazioaren salaketa izango du ardatz ESK-k; azken egunotan plazaratu den datu bat baino ez: gizonezkoek baino %36a gutxiago kobratzen dute. Eta legeak parekatzen bagaitu ere, emakumeak diskriminazioa jasaten du lanean, eta hau eraldatu behar da. |
381 k.
|
|
|
| |
|
|
70 zbka.
| otsaila 2006 |
| Aurreikuspen sozial osagarria eztabaidagai |
| Gizartean eragin positiboa eragitea espero dugun kanpainak bi ardatz nagusi izango ditu. Nafarroan eta EHAEn abian jarriko diren bi herri ekimenetaz mintzo gara eta Gasteizko Europa Jauregian apirilaren 6 eta 7an eztabaida eta hausnarketa kolektiborako ihardunaldiak. |
559 k.
|
|
|
| |
|
|
69 zbka.
| urtarrilla 2006 |
| Giozarte eredu eta klase borroka |
| Gure gizarte eredua osatzen duten proposamenen gibeleko klase interesak ez dira esplizituki agertzen; argitu beharreko argudioetan ezkutatzen dira. ELA eta STEE-EILAS sindikatuekin baera suspertzen dugun kanpainaren ardatz nagusietako bat. |
389 k.
|
|
|
| |
|
|
68 zbka.
| azaroa 2005 |
| Caballito. Greba amaitu da |
| Caballitoko langile batzuk azken bi urteotan mantendu duen greba amaitu egin da. Hilabete luzeen ostean akordiora heldu dira, grebalariak lanera itzuliko direlarik. Atzean geratzen da ikasgai asko eman dituen borroka. |
376 k.
|
|
|
| |
|
|
67 zbka.
| azaroa 2005 |
| EHAEko hiruko gobernuaren programari kritika |
| Hona hemen PNV, EA eta EB-Berdeak sinatu duten akordioa dela eta ELA, STEE-EILAS eta ESKren arteko akordioa bultzatu dituzten arrazoiak. Gobernu programa erabat neoliberala da eta ez dizkio erantzuten gure aldarrikapen sozialei ezta politikoei. |
395 k.
|
|
|
| |
|
|
66 zbka.
| urria 2005 |
| Agenda sindikala |
| Aurtengo agenda sindikalak lau oinarri ditu: lan erreforma, Jaurlaritzaren gobernu egitasmoa, gatazka politikoaren norabidea eta EBko zein MMEko politikak. Horrez gain, uda aurretik bidean utzitako borrokak: Caballito, metaleko lan hitzarmenak, etab.; baina bizi dugun zatiketa sindikala kontutan hartuz, agenda bera baino garrantzitsuagoa liteke sindikatuen arteko harremanak konpontzea. |
775 k.
|
|
|
| |
|
|
65 zbka.
| uztaila 2005 |
| Prekarietatea |
| Prekarietatea politika neoliberalen ardatz nagusietako bat da, ugazaberiak eta gobernuek bat egiten dutela. Mugimendu sindikala, aldiz, itaundutako erreformen esparruan, aurrerabiderik gabe, lortu du orban honek kuotarik handienak lortzea Europan. Begi bistan da politika honi aurre egin diezaioken neurri bakarra gizarte mobilizazioarena dela. |
497 k.
|
|
|
| |
|
|
64 zbka.
| ekaina 2005 |
| Lan erreforma |
| Ez dago denbora galtzerik. Dagoeneko ezagutzen ditugu gobernuak lan erreformara begira jarri dituen helburuak eta, aldiz aurretik, adituen txostenak iragartzen zuen bezala, lan merkatuaren malgutasuna da bere helburu nagusia. CCOO eta UGT sindikatuek euren helburuak aurkeztu dituzte, helburuetan baino bidean datza garrantzia: gobernuari aurre egiteko borroka bidean hain zuzen. |
418 k.
|
|
|
| |
|
|
63 zbka.
| maiatza 2005 |
| Munduko pekatariok: bat egin ezazue! |
| Gobernu, enpresaburu eta estatuko sindikatu nagusiek hitzartuta dute Lan Erreformaren gaiak zein epeak eta sindikatuek ezik beste mahaike biak finkatu dituzte euren jarrerak. Hitz bitan esateko, seigarren kontraerreformaren atarian gaude eta ez dago duda izpirik ostoporik aurkitu ezean bide erraza izango duela. Hori da gure ardura eta erronka nagusia. Ordua dugu indarrak metatzeko eta borroka antolatzeko. |
450 k.
|
|
|
| |
|
|
58 zbka.
| abendua 2004 |
| Caballito. Urte bat greban. |
| Urtebete darama borrokan Caballitok eta oraindik ez dago argi noiz arte luzatu beharko den borroka. Oso itxia da patronalaren jarrera eta azkeneko asteotan hasitako negoziazioak akordio batera iristeko alderdi guztien gogoa azalarazten badu ere, hitzarmen batera heltzeko dauden zailtasunak ez dute erakusten amaiera erreza izango duenik. Tartean, urtebete honek eman duena ekarri dugu barne orrialdetara. |
615 k.
|
|
|
| |
|
|
57 zbka.
| azaroa 2004 |
| Apertheid berriaren aurka |
| Ez da kontu azkeneko hilabeteotan egondako hildakoak edota Gazako herriak bizi duen egoera lazgarriaz berrino mintzatzea. Egunero ditugu horren berri komunikabideetan eta albistegietan. Palestina gure azalera ekarri badugu beste honegatik da: konpromisoa eskatzen duelako eta konprometitua nahi dugulako geure burua. Hango egoera hemengoari lotuta baitago oso. |
718 k.
|
|
|
| |
|
|
56 zbka.
| urria 2004 |
| Perspektibak |
| Zein perspektiba eskaintzen digu ikastute berriak? Geroarekin loturiko elementuak aztertzen ditugunean antzina hartzen dugu kontutan: ugazaberia eta gobernuen politikak, eta berria ere: PSOEren politika industrial eta soziolabolara, hala nola CCOO eta UGT sindikatuek Gobernu eta ugazabareriaren sinatzen dituzten itunak. |
611 k.
|
|
|
| |
|
|
55 zbka.
| uztaila 2004 |
| Hitzarmen kolektiboaren kokapena |
| Euskal Herriko herrialdeetan burutzen ari diren borrokak eta hitzarmen kolektiboek, garbi eta argi adierazten duten ugazaberiaren nahia langileria zapuzteko, hala nola egitate sindikala zokoratzeko. Aurre egin ahal izateko hitzarmen kolektibo sektoriala aurkitzen den inpasetik atera egin behar da. |
726 k.
|
|
|
| |
|
|
54 zbka.
| ekaina 2004 |
| Elkartasuna. Ugazaberia geldiarazi behar dugu. |
| Azken boladan, multinacional batek gatazka bati aurre egin behar dion bakoitzean mehatxuka hasten da esanaz enpresa beste herrialde batera eramango duela. Confebask-ek ez du denborarik behar izan hersturarik aldarrikatzeko enpresak mantentzeko EBren zabaltzearen ostean. ‘Otso’ horretaz mintzo behar gara, ertz guztietan zelatan den otso horretaz. |
694 k.
|
|
|
| |
|
|
51 zbka.
| martxoa 2004 |
| 2004ko martxoak 8 |
| Hitzarmen kolektiboaren erdi-erdian aurkitzen gara. Pozgarria da ELA, LAB eta ESK-k bat egin izana denok elkarturik ildo batetik jotzeko, ugazaberiaren erasoak bortitxak direnean eta sindikatuen arteko elkarkidetza ezinbesteko egiten denean. Hitzetik praktika egiteko garaia da. |
723 k.
|
|
|
| |
|
|
50 zbka.
| urtarrilla 2004 |
| Pentsio-funtsa eta hitzarmen kolektiboa |
| Lan mundua ez homogenotzat bere osaketan hartzen dugunontzat, anitzatzat dugunontzat: gizonezkoak eta emakumezkoak, ogibide eta kategori desberdiak, soldata desberdinak… une aldarrikatzaile hau garrantzitsua da genero desberdintasunarekin zerikusirik dituzten hainbat aspektu plazaratzeko. |
648 k.
|
|
|
|
|